Entzutekoak

Katixa Agirre: "Espioitzaren historian emakumeak beti egon dira hor"

Miren Mindegia Petrirena 2026ko otsailaren 25a

Gerraosteko garaian emakumeek eratuta Alava sarea hartu du hizpide eta inspirazio Katixa Agirrek bere azken eleberrian. Gaur aurkeztuko du egileak liburua Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean, 17:30ean; baina hori baino lehen berarekin mintzatzeko parada izan dugu

Espioiak, naziak, polizia, gerra, kartzela, elkartasuna eta traizioa. Thriller bat izateko osagai guztiak zituen Alava sarearen istorioak, eta hala egitea erabaki du hain zuzen ere Katixa Agirrek bere azken eleberrian. Barne zerbitzuak izenburupean, historiak irentsitako lau emakume ausarten istorioa berreskuratu eta fikzionatu du Agirrek: Bittori Etxeberria, Delia Lauroba, Itziar Mugika eta Tere Verdes. Gerra ostean eta frankismoaren garai ilunenean muga zeharkatu zuen informazio sare sekretu bat eratu zuten lau emakumeen izenak dira.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!