Entzutekoak

Beberly Glenn-Copelanden azken maitasun gutuna

Euskalerria Irratia 2026ko otsailaren 25a

Filadelfiako musikariaren azken diskoa izan du aipagai Hasier Larretxeak bere azken Musika Pilulan. Entzun eta goza. 

Hasier Larretxeak Beberly Glenn-Copeland 82 urteko musikari transaren obra dakarkigu azken Musika pilulak atalean. Kultuzko artista, orain dela gutxi aldarrikatua izan dena. Filadelfiako jatorriz, baina Kanadan bizi izan da bizitza osoan zehar. Otsailaren 6an Laughter in summer kaleratu du, bere lanik intimoena. Bere emaztearekin batera grabatua, maitasun gutuna da, oroimenen liburua, desagertzeak eta bizitzak elkarrekin bat egiten dutenean sortzen den haria. Izan ere, artista dementziaren gaitzak hartu du, eta memoriaren zuloak dagoeneko agertzen hasiak dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!