Ikerlaria eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktore da Mattie Garaikoetxea Zubillaga. Gutxiegitasun aortiko kronikoarekin lotutako zenbait alderdi aztertu ditu Navarrabiomedeko Kardiologia Translazionaleko Unitatean garatu duen ikerketan. Zehazki, aztergai izan ditu gaixotasun honetan sexuen artean dauden aldeak eta tratamendu farmakologiko batzuek zer eraginkortasuna duten. "Historikoki ikerketa gehienak, kardiologian eta beste disziplinetan, soilik gizonezkoetan aztertu dira. Beraz, gida klinikoak soilik gizonentzako diseinatuak zeuden.
Azkeneko urteetan aldaketa handia egon da jakintzaren hutsune horiek betetzeko".
Lau urte eman ditu ikerketa hau garatzen eta argi du lan taldea funtsezkoa dela, "tesia nire izenean dago baina atzean dagoen teknikarien, zuzendarien eta lankideen lana oso garrantzitsua da". Tesia Navarrabiomed zentroan garatu bitartean, ikerketa-egonaldi bat egin zuen Centre de Recherche des Cordeliers (Paris) zentroan. "Parisen 4 hilabeteko egonaldia egin nue. Bertako laborategietako lan egiteko moduak ikustea eta beste hiri bateko ingurua ezagutzea oso aberasgarria izan da".
Ikerketa prozesua gorabeheratsua izan arren, ez da damutzen hartutako erabakiaz, "Esperientzia asko eskuratzen duzu, eta ez soilik arlo zientifikoan. Oso gustora egiten dudan proiektua da".
Herriari eta nire inguruari oso lotuta nago eta hemen geratzea gustatuko litzaidake. Oztopo bat izan daiteke ikerketa karreran baina etxetik bidea egitea gustatuko litzaidake. Etorkizunari begrira, atsedenaldi bat hartu eta bioinformatika eta bioestadistikari lotutako master bat egingo du, "tesian erraminta berriak ikusi ahal izan ditut eta honetan sakontzea gustatuko litzaidake, gerora ikerketetan edo bestelako lanetan aplikatzeko". Betelukoa da Mattie eta argi duena da, momentuz eta aukera badago, etxetik hurbil egon nahi duela, "herriari eta nire inguruari oso lotuta nago. Oztopo bat izan daiteke ikerketa karreran baina etxetik bidea egitea gustatuko litzaidake".