Irratiko Señorak bueltan daude, eta denon ahotan dabilen gai bati heldu nahi izan diote beren atal berrian: sare sozialak. Edo zehatzago esateko, sare sozialekiko menpekotasuna. Izan ere, gizarte bezala haur eta nerabeek pantailekiko duten loturak arduratzen bagaitu ere, helduok ez dirudi menpekotasun horretatik libre gaudenik.