Entzutekoak

Jon Garcia del Val (Del Val taldea): "Musika sortzerakoan leku berdinetan ez gelditzea eta esperimentatzea gustatzen zait"

Euskalerria Irratia 2026ko otsailaren 5a

Del Val taldeak kontzertua emanen du ostiral honetan Laban. Emanaldi bikoitza izanen da, Danimarkatik datorren Miaw taldeak osatuko baitu egitaraua. 20:30ean abiatuko da eta sarrerak salgai daude jada Labaren webgunean

Otsaila indartsu dator Labako eszenatokira. Ostiral honetan kontzertu bikoitza egonen da: Copenhagetik Danimarkako hiriburutik zuzenean datorren Miaw taldearena, alde batetik; eta etxetik, Arrasatetik, De Val taldearen emanaldia. Jon García del Valek abiatutako proiektuak bikote formatua hartu du orain, Marta Ugarterekin batera. Bigarren diskoarekin datoz: Duda-muda. Karrusel geldiezina izena du eta musika sintetikoaren eta organikoaren artean mugitzen diren zortzi kanturekin dator.

Leku askotatik edaten duen diskoa dela aitortu du musikariak, Del Val izeneko lehenengo proiektuarekin alderatuz ilundu eta sakondu duen soinua dakarrena. Ez da aldaketa bakarra izan. Bigarren diskoa lauko formatuan grabatu badu ere, lehenengoaren gisan, bigarren honetan biko formatuaren aldeko apustua egin du eszenatokira eramaterakoan. Ugartek eta berak diskoaren atmosfera oholtza gainera eramaten asmatu dutela ere azpimarratu du. 

Ostiraleko kontzertu bikoitzerako sarrerak 5 euroan daude salgai dagoeneko Labaren webgunean bertan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!