Entzutekoak

Aitziber Zapiain ((H)ilbeltza): “Euskaraz bizi nahi dugunok, guk nahi ditugun liburuak ere behar ditugu euskaraz”

Euskalerria Irratia 2026ko urtarrilaren 19a

Astebetez, urtarrilaren 19tik 25era bitartean hartuko du literaturak Baztan. Aurtengo (H)ilbeltzan literatura ez ezik, antzerkia eta zinea ere izanen dira egitarauan. Astelehen, asteazkenean eta asteburuan antolatu dituzte hamaika ekitaldi eta liburu aurkezpen. Eta zabalik da aurtengo (H)ilbeltza bekan parte hartzeko epea. Aitziber Zapiainek eman du aurtengo edizioaren berri.

Egutegian gorriz edo beltzez hobeki esanda, markatuta dugun hitzordua heldu da. Hasi da (H)ilbeltza, euskal nobela beltzaren astea. Astebetez, urtarrilaren 19tik 25era bitartean hartuko du literaturak Baztan.

Literatura ez ezik, antzerkia eta zinea ere izanen ditu egitarauak. Astelehen, asteazkenean eta asteburuan antolatu dituzte hamaika ekitaldi eta liburu aurkezpen. Eta zabalik da aurtengo (H)ilbeltza bekan parte hartzeko epea. 
Haran berdea eta genero beltza eskutik datoz Baztanen eta hamabi edizioren ostean erraz egiten dugu lotura.

stebeteko programazioaz gain (H)ilbeltza beka antolatzen dute 2017az geroztik Txalaparta argitaletxearekin eta Baztango Udalarekin elkarlanean eta bekaren zortzigarren irabazleak eman dio hasiera aurtengo edizioari.

Nuria Cadenes idazlearen Guillem eleberriaren euskarazko edizioa aurkeztu zuten atzo eta horrek eman dio hasiera ekitaldiari; Amaia Apalauza itzultzaileak euskaratu du, (H)ilbeltza bekari esker, hain zuzen. 

Egitaraua

Ohiko eskemari eutsi eta astelehen, asteazken, eta asteburuan izanen dira ekitaldiak.

  • Urtarrilaren 19an, astelehenean, Guillem liburuaren kontu arituko gara Amaia Apalauza itzultzailearekin.
  • Urtarrilaren 21ean, asteazkenean, Ernesto Praten Muga hautsien hegalak nobela berriaz arituko dira.
  • Urtarrilaren 23an, ostiralean, Oraingoz izen gabe filma proiektatuko dute. Jose Julian Bakedano zinemagileak egin zuen film hori, 1986an. 19:00etan proiektatuko dute filma, Iruritako Gizarte Bilgunean.
  • Urtarrilaren 24an, larunbata, mahai-ingurua antolatu dute: 'Basque noir edo euskal nobela beltza?'. Bea Salaberri eta Aingeru Epaltza arituko dira solasean eta gidari izanen dute Reyes Ilintxeta. 11:00etan, Arizkunenea kultur etxean da hitzordua. Eguerdian, 14:00etan bazkaria Erratzun, eta bazkalondoan liburu aurkezpenak: Amorante frantsesa (Miren Agur Meabe), Haize beltza (Amaiur Epher), Azpijokoa Azpiazun (Iñaki Dorronsoro). Eta eguna amaitzeko, ilunabarrean, 'Izar bat eskuan', susmagarrien gaua, Erratzuko ostatuetan.
  • Urtarrilaren 25ean, igandean, egitaratuari itxiera emateko, 11:00etan Isiltasunerat errendituak 'Itzuli beltza' Erratzuko kanposantutik abiatua. Aktore lanetan Josune Gorostegi eta Tania Fornieles. Arratsaldean, Mairu antzerki taldeak Pinpilinpauxa horiak emanaldia eskainiko du Iruritako Gizarte Bilgunean 19:00etan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!