Nafarroako lehendakariak pasa den astean egin zituen gobernuko bi kontseilariren aldaketak harritu egin ditu gure bi gonbidatuak. Maria Txibitek ongi babestuta sentitu nahi du politikoki bere burua, epe ez oso luzean alderdi sozialista zipriztindu dezaketen ondorioei aurre egiteko. Hala diote Izkok eta Iriartek. Atzerrira begira, Donald Trumpen politikaz eta antipolitikaz aritu gara hizketan, azkenaldian egin eta esan dituenak aztertuz.