Entzutekoak

Larunbatean ospatuko dute Gartxot Eguna, Itzaltzun

Euskalerria Irratia 2026ko urtarrilaren 13a

Auzolana, euskara eta ongi pasatzeko asmoa nagusitzen dira Gartxot Egunean. Formatu txikian ospatuko dute aurtengoa eta egun osoan zehar luzatuko da egitaraua. Goizean Elkorreta mendira txangoa, ondoren bermuta eta bazkaria, eta arratsaldean musika eta Malakiasen kontzertua. Maite Aranburu ekimeneko kideak azaldu ditu xehetasunak.

Gabonak alde batera utzita eta urtarrilero bezala, hurrengo hitzorduan jarrita ditu begiak berehala Itzaltzuko herriak: Gartxot Eguna. Larunbatean ospatuko dute, urtarrilaren 17an.

XVIII. edizioa izanen da larunbatekoa eta sortu zen uneko helburu berak mantentzen ditu gaur ere Gartxot Egunak Maite Aranburu ekimeneko kidearen hitzetan: “Gartxot izan zen euskarari indarra eman zion pertsona bat, bere kultura eta izaera borrokatu zituen 1100. urtetik eta bere bidetik jarraitzen dugu. Gure kultura, auzolana, euskara indartu, zabaldu eta laguntzen jarraitzeko helburuekin”. Hartara antolatzen dute urtero Gartxoten omenezko eguna, “ez ahazteko Pirinioko herrixka txiki hauetan bizirik mantentzen jarraitzen dugula", gaineratu du Aranburuk.

Aurten formatu txikian eginen dute eta egun bakarreko egitarau prestatu dute hartara. Elkorreta mendira egindako bisitarekin hasiko dute eguna, goizeko 9:00etan, ondoren bermuta eta bazkaria autogestionatua izanen dira. Eta bazkalostean musikaren txanda. Poteo musikatua akordeoiekin eta iluntzean, Otsagabiko Idarrotxi gaztetxean Malakiasen kontzertua.

Auzolana, euskara eta ongi pasatzeko asmoa nagusitzen dira Gartxot Egunean eta larunbatekoa ere hala izatea espero dute antolatzaileek.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Gartxot Ekimena (@gartxotekimena)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!