Tokiko Merkataritza

Julen Urtasun (Gatza eta Olio Pizza): "Tokiko produktuak lehenesten ditugu gure sukaldean"

Euskalerria Irratia 2026ko urtarrilaren 12a

Tokiko produktuak lehenesten ditu Julen Urtasun sukaldariak Iruñean dituen bi jatetxeetan, Iturrama auzoan dagoen Olio Pizzan eta Estafeta kalean bere ateak ireki berri dituen Gatza ostatuan

Zabaldu zenetik denbora gutxi igaro bada ere, dagoeneko ezagunak egin dira jendartean Estafeta kaleko Gatza tabernako piper beteak. "Lodosako piperrekin egindakoak, noski", azpimarratu du Julen Urtasun tabernako sukaldariak. Lagun artean ireki dute ostatu berria, orain arte kudeatu duten Olio Pizza jatetxea bezala. Horiek izan daitezke bi proiektuek komunean dituzten ezaugarriak: sukaldaritza pasioz bizi duten lagunen arteko proiektua izatea eta tokiko produktuak lehenesten duen sukaldaritza egitea, gauza guztien gainetik. "Pizza berez italiarra da, baina gure jatetxea ez da italiarra, bertako elikagaiekin egiten dugulako". Bai Oliok bai Gatzak harrera ezin hobea izan dute jendartean, beren formula arrakastatsua denaren seinale. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!