Entzutekoak

Indarkeria matxistaren biktimei omenaldia Geltokiko urtarrileko agendan

Euskalerria Irratia 2026ko urtarrilaren 12a

Lunes Lila elkartearen eskutik ‘Beraiek ez dira eguberri hauetan egon’ ekitaldia antolatu dute urtarrilaren 14an

Hilabetero moduan Geltokiko kultur agendari errepasoa emango diogu, ohikoa denez ekitaldiz beterik datorrelako urtarrila ere. Urtarrilaren 14an, Beraiek ez dira eguberri hauetan egon izenburupean, joan den urtean indarkeria matxistaren biktimei omenaldia egingo die Lunes Lila elkarteak. Kai Etxaniz, Aurora Beltran edota Maite Iriarteren parte hartzea iragarri dute.

Urtarrilaren 15ean berriz, dastaketa konbinatua antolatu du Geltokik. Oraingo honetan, Lakartik Edorta Lezaun hurbilduko da, Lezaun upategien arduraduna, eta Zizurretik Embutidos Arizaleta proiektuko arduradunak. Produktuak dastatzeaz gain,  Geltoki Tabernako beste elaborazio gazi eta gozoekin lagunduko da.

Hilabete osoan zehar bi erakusketa egongo dira ikusgai, Casandra eta Ana Cabezasen eskutik.

Irrintzi Plazan Amets Aznarez Geltokiko kultura programatzailea gonbidatu dugu agendaren inguruko xehetasunak jasotzeko. Informazio guztia www.geltoki.red webgunean aurkituko duzue.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!