Ikustekoak

Jon Bujanda (Karrikiri): "Denda bat baino askoz gehiago da Karrikiri"

Euskalerria Irratia 2026ko urtarrilaren 12a

Iruñeko Alde Zaharrean euskal kulturaren gotorleku izan den dendarik baldin badago, hori Karrikiri izan da. Jon Bujanda elkarteko kidearekin solastatzen aritu gara tokiko merkataritzaren saio berezian

Karrikiri "denda bat baino gehiago" dela argi du Jon Bujandak, baita Iruñerriko euskal komunitate osoak ere. Izan ere, euskal kulturaren erakusleiho eta gotorleku izan da. "Aspalditik egin dugun apustua da, eta euskaraz kalitatea zein kantitatea badela defendatzen dugu, bakoitzak aukeratu dezakeela gustuko duen hori", nabarmentzen du Bujandak. "Euskal kultura ez da atal bat, osotasun bat baizik". Liburuak, diskoak eta arropa ez ezik, bestelako zerbitzuak ere eskaintzen dizkio Karrikirik bezeroei, tartean pisukideak bilatzeko zerbitzua, Bujandaren erranetan "oso ongi funtzionatzen duena". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!