Nafarroan oso kuadrilla zaleak gara. Gauza asko egiten ditugu kuadrillan: txangoak, poteoak, bazkari eta afariak, parrandak… eta zergatik ez jolasean aritu edota txapelketa bat egin? Hori bera proposatzen digu Kuadriketa ekimenak. Txapelketa bat da, lehiatzeko xederik gabekoa eta landa eremuko herriei eta txokoei bizia emateko asmoa duena. Herri edota eskualde bakoitzaren ondarea hobeto ezagutzeko jokoak, galderak eta probak prestatuko dituzte Buen Vivir elkarte antolatzaileko kideek , kuadrilla barruko kideen artean egingo duten lehia animatzeko.
2019an jarri zuten ekimena martxan, baina pandemiaren ondorioz atzeratu behar izan zuten. Joan den urtean, Cederna Garalur garapen agentziaren babesarekin ekin zioten txapelketari eta saio bana egin zituzten Larraingoan, Irunberrin edota Kasedan. Hurrengo saioak Agoitzen eta Elon izango dira, urtarrilaren 24an eta otsailaren 21ean hurrenez hurren. Saio hauetan parte hartzeko kuadriketa.org webgunean aurkitu duzue informazio guztia.
Proiektu interesgarri hau ezagutu dugu Irrintzi Plaza saioan eta horretarako Iruña Archanco, Kuadriketa proiektuaren komunikazio arloko laguntzailea gonbidatu dugu.