Reyes Ilintxeta eta Amaia Lasa Euskalerria irratiko señorak Irrintzi Plazan izan ditugu berriro. Gaurkoan zama mentalaz edo buruko zamaz aritu gara. Igaro berri ditugun egunetan areagotzen dena, batez ere emakumezkoetan. Familian egiten diren bazkari eta afarietarako janaria erosten, prestatzen eta sukaldatzen, opariak erosten eta egun zoro horiek antolatzen gehienbat emakumeak arduratzen direlako etxeetan. Egoera horrek areagotzen ditu haien ardurak. Horri etxetik kanpo egiten duten lana ere gaineratu behar zaio. Emakumearen bizitzan beti presentea dagoen ardura eta zama izaten ohi da.