Belateko tunelen auzia aztertu ostean, orain, Nasuvinsa, Arbizuko Ikastetxea, Navarra Arena eta Mina Muga herri lanen inguruko ikerketari ekingo diote. “Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordean ez dugu lan egiten UCOren txostenen arabera edo Senatuan egiten diren adierazpenen arabera”. Hala esan digu Irati Jimenez EH Bilduko parlamentariak.