Badaude barrutik harrapatuta geratzen denetik sortzen diren abestiak eta horixe da, hain zuzen ere, BIDE proiektu musikalak proposatzen duena: emozioak soinu bihurtzea, eta isiluneak abesti. Bidean gaude Markel Gomezen lehen diskoa da eta bertan introspekzio, maitasun, dolu eta sormen gaiak lantzen ditu.
Egiaz egindako musikari, sortze prozesuari eta intimitatea partekatzen denean gertatzen denari buruz hitz egitera hurbildu zaigu Markel Gomez Larraintzar estudiora. Elkarrizketa amaieran Segi bidea abestia zuzenean jo du.