Leticia Bergara: "Ilusioa eta magia sortuko dute Errege Magoek astelehenean"

Maialen Huarte Arano 2026ko urtarrilaren 2a

Errege Magoen kabalkada Iruñera iritsiko da astelehenean Meltxor, Gaspar eta Baltasar nagusi dituela. Magdalena zubitik sartuko dira hiriburuan lehenbizi 16:30ean dromedarioen gainean eta 19:00tan ohiko kalejira eginen dute zenbait karroza lagun. Gaur iritsi dira dromedarioak. 

Inoizko kabalkadarik jendetsua izanen da 99.a Iruñean: "Iaz uste genuen goia jo genuela parte hartzaileei begira, baina aurten jende gehiagok eman du izena. Horri erantzuteko hiru talde gehiago arituko dira desfilean: argiztatzaileak, barnezitzaileak eta ikazkinak", azaldu du Iruñeko Errege Magoen Kabalkada Elkarteko presidente Leticia Bergarak. Magdalena zubitik iritsiko dira Iruñera eta Zumalakarregi atea zabalduko die alkateak Joseba Asironek. Alde Zaharrean barna ibiliko dira eta 17:00etarako udaletxean jasoko dituzte udalbatzako kideek Meltxor, Gaspar eta Baltasar. Balkoietatik solastuko dira hiruak eta gerorako zitaren berri emanen diete bertaratutakoei: "19:00etan aterako da kabalkada eta ohiko ibilbidea eginen du". Informazio guztia Leticia Bergarak eman du Euskalerria Irratian. Argazkian klik eginda entzun daiteke elkarrizketa. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!