Lezon jaio zen Ilargi, Arte Dramatikoan lizentziatu zen eta Azkuna Zentroko Arte eta Kultura Garaikidearen Teoria eta Praktika Masterra egin zuen. Doluaren inguruko lana egin zuen. Aita galdu zuen duela hiru urte eta tabuarekin apurtzeko saiakera bat da Dolu(s)min diskoa. Zortzi abestiz osatutako lana da eta Irrintzi Plaza saioan diskoa aletu dugu Ilargirekin batera.