digieskola

Nerabeei sare sozialak debekatzea, gero eta hurbilago dagoen neurria?

Euskalerria Irratia 2025eko abenduaren 17a

Australiako gobernuak 16 urtetik beherako erabiltzaileak edukitzea debekatu die sare sozial guztiei. 200.000 profil baino gehiago ezabarazi die Instagram, Tik Tok, Facebook eta gainontzeko sare sozialei, eta beste hainbeste desagertzea espero da. 

16 urtetik beherakoek ezin dituzte sare sozialak erabili. Hala erabaki du berriki Australiako gobernuak, aurrekari bat ezarri duen legediarekin. Abenduaren 10etik aurrera, haur eta nerabeek ezin dituzte profil berririk sortu eta orain artekoak ezabatzera behartu ditu sare sozialak. Neurriak galdera berriak eragin ditu, adina frogatu ahal izateko kontrol sistemei dagokienez batez ere, baina, batez ere, sare sozialen atzean dauden enpresen haserrea piztu du. Izan ere, legea bete ezean 28 milioi euroko isunak jaso ditzakete. 

Julen Linazasororekin gaiari erreparatu diogu Digieskola sekzioaren atal berri honetan. Zer dakar lege honek? Gurera iritsiko da laster? Albiste bakor gisa hartu du adituak, izan ere, sare sozialek nerabeengan ondorio oso kaltegarriak dakartela dagoeneko aski frogatuta dago jada.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!