Hilabete honetako Frikitoki atalean Nino Kuni edo sorgin zuriaren haserrea izeneko bideo jokoa ezagutuko dugu. Ghibli estudioek egin dituzte jokoaren irudi guztiak eta fantasiaren eta errealitarearen arteko abentura bat da. Ondoren, The Game mahai jokoaren nondik norakoak azalduko dizkigu Ioritz Albertos gure adituak. Bakarka edo talde jokatu daiteke, baina beti ere karten kontra arituko gara. Bukatzeko, Playrooms enpresako ihes-geletan hartuko dugu parte: Oz-eko aztia eta Willy Wonka. Ezagutu nahi dituzu gurekin?