Bazterrak nahasten

Genero rolak gabonetan, ospakizunaren aitzakian zorrozten den errealitatea

Euskalerria Irratia 2025eko abenduaren 11

Urtean zehar etxeko arduren parekidetasuna mantentzea gero eta ohikoa den arren, guzti hori lausotu egiten da Eguberri garaia iristen denean. Zergatik? Leire Martinez Etxeberria gurean izan dugu berriz, 'Bazterrak nahasten' atal berrian

Gero eta argiago daukagu, gizarte bezala, etxeko lanak ez direla berezko emakumeen lanak. Hala ere, badirudi barneratutako guztiak ez duela balio berdina Eguberria bezalako garaiak iristen direnean. Egun berezi hauetan, familia heteronormatiboaren genero rolak bere indar guztiarekin itzultzen dira. Saldu diguten emakumearen irudiaz, tradwife delakoez eta 2026rako desirez aritu gara 'Bazterrak nahasten'-en atal berrian. Tira, eta iraultza txiki baterako deia ere egin dugu, bidenabar.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!