"Sardiniera eta korsikera nahasten ditu Gallur zonaldelo hizkuntzak"

Euskalerria Irratia 2025eko abenduaren 11

Riccardo Azzena Sardinian jaio zen. Ainara Santiago, Iruñean. Bikotea dira eta Sanduzelaiko auzokide, orain. Aratz deitzen da haien semea. 'Ondras' Saria eman diete hizkuntza-aniztasuna sustatzeagatik familia giroan. Sardiniako Crei Acli erakundearen eskutik jaso dute ohore hori. Riccardo gallur eremuko hizkuntzan mintzatzen da. Korsikera eta sardinieraren arteko hizkuntza da. Bereziki, irlaren iparraldean hitz egiten dute. Iaz, Castillo Suarez euskaltzain altsasuarrak jaso zuen hizkutza gutxituak babesten dituen sari hau. Metropoli Forala saioan izan ditugu Riccardo eta Ainara.

Gallur zonaldelo hizkuntza eta euskara, biak ala biak,  hizkuntza gutxituak eta gutxiagotuak dira. Riccardo Azzenaren esanetan, Sardinia iparraldeko hizkuntzaren egoera okerragoa da. Batetik, hiztun kopuruari dagokionez eta bestetik, ezarpen ofizialaren alderaketa egiterako tenorean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!