Garazi Labiano: “Kontsumismoaren aurrean, haurren sormena bultzatuko dituzten jostailuak lehenetsi behar dira”

Euskalerria Irratia 2025eko abenduaren 10a

Agoizko Aranea Haur Eskolak ‘Opariak erosteko gida’ kaleratu du, haurtzaroan jostailu egokiak aukeratzea errazteko helburuarekin

Agoizko Aranea Haur Eskolak Opariak erosteko gida kaleratu berri du, haurtzaroan jostailu egokiak aukeratzea errazteko. Familiei zuzendutako baliabide interesgarria da eta bide batez jostailu eta opari horien bitartez haurren garapen osasuntsua bultzatzea du helburu.

Naiz eta data aproposean egon honelako helburua duen lan bat kaleratzeko, gida ez da soilik Gabonetarako erabilgarria. Urtea osoan zehar zero eta lau urte bitarteko haurrei edozein unetan opari bat egin nahi izatekotan baliagarria izan daiteke.

Gidaren hasieratik azpimarratzen da jolasaren garrantzia, “ikasteko, ezagutzeko eta garatzeko baliabide hoberena da. Horretarako, jostailu seguruak eta garapen etapa bakoitzera egokituak hautatzeko orientabideak eskaintzen ditu gidak. Halaber, sormena, lankidetza eta errespetua bezalako balioak sustatzen dituzten jokoak aukeratzeko irizpideak proposatzen ditu”, irakurri dezakegu Aranea Haur Eskolak bidalitako oharrean.

Halaber, gidak bideo tutorialak jasotzen ditu, “jostailuak eguneroko objektuekin nola sortu erakusten dutenak, altxor eta erretilu sentsorialetatik hasi eta sailkapen-jolasetaraino”.

Garazi Labiano Burguetek idatzi du eta ikastetxeko hezkuntza-taldeak berrikusi. Gaztelaniaz eta euskaraz dago eskuragarri Haur Eskolan bertan eta baita haien webgunean ere. Irrintzi Plazan Garazi Labianorekin aletu dugu Opariak erosteko gida.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!