Gontzal Agotek 2025ak utzi digun filmerik gogorrenetako bat ekarri digu sekzio honetan. Kaouther Ben Haniak zuzendutakoa, Sawt al-Hind Rajab (Hind Rajaben ahotsa) fikzioaren eta errealitatearen artean mugitzen den filma da. Benetazkoa da, izan ere, kontakizunaren oinarria bera: Hind Rajab sei urteko neskatoa tiroketa baten erdian harrapatuta gelditu da, bere familiarekin Gazan kotxez zioala. Familia guztia hil da eta bera da bizirauten duen bakarra. Ilargi Erdi Gorriarekin harremanetan jartzea lortzen du, eta dei hori bera da filmean entzungo duguna. Hind Rajaben ahotsa bera. Haurraren desesperazioak eta beldurrak pantaila zeharkatuko du, baita Ilargi Erdi Gorriko langileen frustrazioak ere.