Egungo giro politikoan frankismoaren arrastoak aipatzerako tenorean Vox alderdiaz aritu gara, ezinbestean. Franco ezagutu ez zuten gazteak eskuin muturreko jarreretara hurbiltzea oso kezkagarria dela diote Amaia Izkok eta Iñaki Iriartek.
Gure inguruko politika gaiez patxadaz aritzeko oso ezberdin pentsatzen duten bi pertsona elkartzen ditugu, tarteka marteka. Batetik, Iñaki Iriarte Lopez, Zientzia Politikoetako irakaslea EHUn, UPNko parlamentari ohia eta Palestinaren aldeko ekintzailea. Bestetik, Amaia izko Aramendia, abokatua ogibidez eta EH Bilduko zinegotzi ohia Iruñean. Frankismoaz gogoeta egiteko eskatu diegu. Iriarteren esanetan, “eskuinak ETAren aipamena astintzen duen bezala, ezkerrak Francoren aipamena zabaltzen du”. Amaia Izkoren ustez, “ezin dira maila beean jarri diktadura bat eta talde armatuaren ekintzak”.
Egungo giro politikoan frankismoaren arrastoak aipatzerako tenorean Vox alderdiaz aritu gara, ezinbestean. Franco ezagutu ez zuten gazteak eskuin muturreko jarreretara hurbiltzea oso kezkagarria dela diote Amaia Izkok eta Iñaki Iriartek.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.