'Dirdirak eta Dardarak' jarri diote izen proiektuari. Ibilbidea, gaua iristen zabalduko dute, eta 18:00etatik 21:00etara bitartean izango da aukera instilazio artistikoak dituen bidea zeharkatzeko. Eta bestelako tailerrak ere antolatu dituzte sorkuntza eta esperimentazioa lantzeko bertako artisten eskutik. Izan ere, egitasmoak du helburu lurraldearekiko errespetuzko turismoa sustatzea. Irati Lure Cederna garalurreko teknikaria eta Kristina Arozena proiektuko zuzendari artistikoetako bat izan dira Metropoli Foralean xehetasunak azaltzen.
Informazio gehiagorako Dirdirak.com webgunea sortu dute eta bertan argitaratu dute egitarau eta baita bertaratzeko Gomendio eta datu praktikoak ere.