Franco hil zela 50 urte

Fernando Mendiola: “Frankismoaren gatibuek oso baldintza gogorretan egin zituzten bortxazko lan asko”

Pello Argiñarena Urriza 2025eko azaroaren 20a

Diktadurako urte gogorrei buruz mintzatu gara Nafarroako Unibertsitate Publikoko historialari Fernando Mendiolarekin. Frankismoaren gatibuek Pirinioan bizi izan zuten muturreko  egoera larria aztertu zuen Edurne Beaumont ikerlariarekin batera duela zenbait urte. Igari eta Bidankoze arteko errepidea egin zuten langileen lan eta bizi baldintzak aztertu zituzten. 2800 lagun inguru aritu ziren bertan beharrean haiek aztertuko 1939. eta 1941. urteen arteko garaian. Horren berri eman digu Euskalerria Irratian.

Hamabi ordutik gorako lan jardunaldiak egiten zituzten. Pirinioko eguraldi hotzak ere kalte handia egin zien. Asko gaixotu ziren. Elikadura oso eskasa eta txarra zen. Lo hartzeko tokiak ere oso makurrak ziren. Leku hezeak eta bustiak. Arropa gutxi zeramaten. Pirinioko eta Espaniar Estatuko beste zenbait zonaldetan ere gatibuak erabili zituzten obra publikoak egiteko. Interes pribatuak zituzten jabe eskuindrrak ere aprobetxatu zuten gertaera hura.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!