Franco hil zela 50 urte

Ivan Gimenez: "Francok La Perla hoteleko telefonora deitu zion Molari gerra gelditzeko eskatuz altxamendua hasi eta berehala"

Pello Argiñarena 2025eko azaroaren 19a

Ivan Gimenez hazetariak adierazi digu enpresari eta familia ezagun hainbat aberastu zirela diktaduran, erregimenak emaniko laguntzak eta eskaintzak zirela medio. Nafarroan, Huarte, Taberna, Velasco eta Ruiz de Alda bezelako familiak, besteak beste. Franco hil eta gero familia eta enpresa hauek indartsu jarraitu zuten. Kazetari iruindarrak 'El corralito Foral' liburuan ederki jaso zuen frankismoan sortu eta hazi ziren hainbat familia, lantoki eta proiekturen berri. Diktadura faxistaren babes izan ziren landa eremuetako kazikeak ere mintzagai izan ditugu.

Foru Komunitateko erakunde politikoez ere aritu gara solasean. Garaiko Nafar Diputazioa zazpi kidek gobernatzen zutela argitu digu Ivan Gimenezek. Merinalde bakoitzak bere ordezkaria zuen, bertan. Zonalde bakoitzeko alkate kazikeek hautatzen zituzten ordezkari horiek. Beraz, botere sareak oso kontrolpean zituen frankismoak. Breti ere, ahaztu gabe Elizaren konplizitatea toki gehienetan.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!