"Asko egin da baina asko dago egiteko". Hala esan digu Emilio Majuelok memoriaz galdetu diogunean. Gerra Zibilean errepresaliatu eta erahil zituzten herritar askoren datuak jaso zituen Jose Maria Jimeno Jurio historialariak. Ikerketaren lekukoa Altaffaylla kultur taldeak eta Emilio Majuelo historialariak hartu zuten. "Oraindik ere deshobiratzeko lagun franko falta dira. Aunitzen arrastorik ez dago". Hala ere, Tuterako ikertzailea baikor azaldu zaigu memoriaren funts zabala dagoelako Nafarroan eta Memoriaren Institutua ongi garatzen ari delako lan hori.