BAZTERRAK NAHASTEN

Leire Mtz. Etxeberria: “Emakumearen diskriminazio oro indarkeria matxista da”

Euskalerria Irratia 2025eko azaroaren 13a

Indarkeria matxista mota asko daude eta pairatzen dituenari ere kostatzen zaio horiek identifikatzea batzuetan. Albiste desberdinen bitartez, adibideak jarri ditu Leire Martinez Etxeberriak

Azaroaren 25a Emakumearen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko nazioarteko eguna da. Leire Martinez Etxeberria Equala berdintasun aholkularitzako kideak ohartarazi digu, “indarkeria matxistaz ari garenean bikote harreman barruan, bereizketak ematen direnean edota bortxaketak gertatzen direnean sortzen direla pentsatzen dugu. Baina, tamalez, indarkeria kasuak alor asko hartzen ditu. Askotan ere kostatzen zaigu horiek identifikatzen, ez dakigulako izendatzen, oso barneratuta ditugulako eta indarkeria ez direla pentsatzen dugulako”. Hain zuen ere, indarkeria matxista kasu horiek identifikatu ahal izateko hainbat albiste bildu ditu Leire Martinez Etxeberriak Bazterrak nahasten Irrintzi Plazako atalean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!