2024ko azaroaren 21ean, Euskalerria Irratiko Irrintzi Plaza saioan entzun genituen La Txama musika taldearen lehenengo diskoko abestiak lehen aldiz. Ordutik urte oso bat igaro da eta taldeak ia ehun kontzertu eskaini ditu Euskal Herri osoan barna. Orain atseden hartzeko momentua iritsi zaie. Denboraldi batean ez dira oholtza gainera igoko. Hala ere, disko berri bat prestatzeko nahia agertu dute eta horretara jarriko dira buru-belarri. Irrintzi Plaza saioko musika oholtzan La Txamako kideak diren Aitor Valcarlos eta Martin Cervantes ‘Tuli’ irratiko teknikaria izan ditugu.