2000. urtean sortu zuen UEUk Inguma euskal komunitate zientifikoaren datu-basea, azken 60 urteotan unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz ahoz eta idatziz ekoitzi denari buruzko oinarrizko informazioa jasotzeko asmoz. Proiektu honen helburua euskara batuaren arauak finkatzen hasi zirenetik gaurdainoko produkzio zientifiko eta intelektual osoa jasotzea izan da (unibertsitate mailakoa eta euskaraz), eta gizartearen esku jartzea. Une honetan 14.291 egile, 48.422 dokumentu eta 220 erakunderen erreferentzia topatu ditzakegu bertan. Zerbitzu hau doan eskuratu daiteke inguma.eus helbidean.
Irrintzi Plaza saioan Iñaki Alegria elkarrizketatu dugu. Inguma datu basearen sorreran hartu zuen parte eta UEUren zuzendari nagusia ere izan zen.