Francisco Franco hil zela 50 urte betetzen dira azaroaren 20an. Horren kontura serie berezia egiten ari gara asteotan Euskalerria Irratiko Metropoli Forala irratsaioan. Patxi Zabaleta, ekintzaile abertzalea izan zen oso gazte zenetik. Hasieran, EHAS eta gero, HASI alderdian. Herri Batasunako zinegotzi izan zen Iruñean zenbait legealdiz. Foru parlamentaria ere izan zen. Aralar alderdia sortu zuen mende honen hasieran. Liburu zenbait idatzi ditu. Euskaltzaina da.