Antonio eta Estrella anaia-arrebak dira. Aita buzoa zen, haiek bezala. Bizitza osoa daramate itsasoan. Antonio "Tigre" da, urpekari menderaezina, denek ur azpian nahi duten laguna, egunero segundo batzuen buruan bizitza jokoan jartzen duena. Lanean ari diren gabarran laguntzen dio Estrellak anaiari. Lurrari lotuta mantentzen du, uretatik kanpo Antonio desastre hutsa da. Inoiz ez du etorkizunean pentsatzen eta bere egoera ekonomikoa delikatua da. Antoniok istripua izan du eta urpekaritza-egunak laster amaituko direla jakinarazi diote. Etorkizuna ilun eta korapilatsua datorkie. Egoera aldatu daiteke petrolio-ontzi baten kokaina aurkitzen dutenean. Antoniok ez du beste aukerarik ikusten, Estrella arrebak ez du argi ikusten. Beti bezala.
Irrintzi Plazan Gontzal Agote zineman adituarekin mintzatu gara Los Tigres filmaren inguruan.