Itsasoren txokoa

Itsaso Bakedano: "Sexu kontsultategian bikoteak zein banakoak artatzen ditugu"

Miren Mindegia Petrirena 2025eko azaroaren 11

Sexologoak Sanduzelai auzoan dagoen Kresala klinikaren barrenean zabaldu berri duen kontsultategia ezagutu dugu

Itsaso Bakedanok urteak daramatza sexologo lanetan. Azken urteotan Barañainen jardun ondoren, berriki Sanduzelai auzora lekualdatu da, beste profesional batzuekin konpartitzen duen Kresala klinikara hain zuzen ere. Irrintzi Plazatik bertaratu gara gaurkoan, bertan eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutzera. Izan ere, zertan datza sexologia kontsultategian eskaintzen den zerbitzua? Sexologoak argitu moduan, zalantza eta arazo askotarikoekin bertaratzen dira bezeroak. Horietako asko bikote harremana suspertzeko hurbiltzen dira: "Kasu horietan, bikoteko bat bakarrik hurbiltzen bada ere, bikotearekin saioak egiten ere saiatzen gara". Beste kasu batzuetan bikotea osorik da laguntza eske hurbiltzen dena. 

Bakedanok azpimarratzen duen bezala, "sexologia ezagutzak ematen dizkigun diziplina da, eta emakume eta gizon izateko ditugun modu aldakorrak ulertzen laguntzen digu". Unean-uneko online aholkularitza zerbitzua ere eskaintzen du Bakedanok bere zerbitzuen artean: "Laburbilduz, aholkularitza sexologikoa esku-hartze laburra da, zalantzak, kezkak, zailtasun pertsonalak edo profesionalak dituzten pertsonei zuzendua". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!