Patxi Urrutiari gaur egungo gizarteaz galdetuta "gazte aunitzen artean bereziki, ardurarik ez da sumatzen. Iruditzen zaie orain arte bezala bizitzeko aukera izan behar dutela beti. Hirugarren adinekoen artean badago arazo bat: aiton-amonak bihurtzen ari gara gizartearen zati baten ardatz. Seme-alaba asko ari dira etxera itzultzen, aunitzetan umeekin. Sufrimendu gogorra eta borrokarako nahia ere nabari da adinekoen artean eta gazteak beldur dira, beren bizitza babestua egon delako beti. Jendeari esan behar diogu lanorduak murriztu behar direla, lana banatu, munduak jasangarria izan behar duela eta hemen bizitzeko eskubidea behar dugula, ez aberastekoa. Dena denon artean banatu behar dugu. Hala esan digu Patxi Urrutiak.