Ipuingarria hastera doa. Karrikiri elkarteak jaialdiaren bostgarren edizioa antolatu du, azaroaren 6tik 9ra bitartean eginen dena zentzumenak pizteko bost mundu batuz: ahozkotasuna, ilustrazioa, musika, poesia eta, jakina, ipuina. Amaia Elizagoien jaialdiaren antolatzaileak azaldu bezala, helburua ipuinaren eta ahozkotasunaren balioa erdigunean jartzea da. “Gure kulturan oso garantzitsua da ahozkotasuna eta horren transmisioa”, zehaztu du Elizagoienek. “Duadarik gabe gure helburu nagusietako bat euskal komunitatea indartzea da. eta fantasunaren bitartez haur eta helduengan gure literaturarekiko atxikimendua sortzea. Komunitatea bilatzen dugu, bertzeak bertze”.
Jaialdia, hartara, ipuinaren besta erraldoia izanen da, eta hiru agertoki izanen ditu: Kondestablean eskolentzat prestatutako saioak eginen dira ostegun eta ostiral goizean; eta Laba zein Irauli espazioak izanen dira agertoki nagusi ostiral arratsaldean, larunbatean egun osoz eta igande goizean. “Plan zoragarria izango da espazio hauek ezagutu ahal izateko, baita disfrutatzekoa ere. Izan ere hori izanen da helburua, euskaraz, literaturaren bitartez disfrutatzea, elkarrekin”.
Ipuin-kontalarien saioak eta ilustrazio-lantegiak ostegunean eta ostiralean eginen dira, 10:00etatik 13:00etara, Kondestablearen jauregiko bi aretotan; guztira, lau txanda izanen dira bakoitzeko. Laban, berriz, hiru urtetik gorakoendako Ipuin hegalariak saioa eginen da ostiralean, 17:30etik 18:30era, Maider Alcelayren eskutik. Ondoren, 19:30etik 20:30era, Maider Alcelayk helduendako ipuinak kontatuko ditu.
Larunbatean, berriz, 10:30etik 11:30era, haurrendako euskarazko album irudidunen Etxepare saria aurkeztuko da Labaren egoitzan. Jarraian, 12:00etatik 13.00etara, Ameli ipuin-kontalariaren Ortzi-mugan ipuin musikatua eginen da. Eta arratsaldez, bi ekitaldi: 17:30ean, Kiribil konpainiak Kirikiño haur-ikuskizuna aurkeztuko du, eta 19:30ean, Ameli ipuin-kontalariaren ipuin musikatuen beste saio bat.
Azaroaren 9an, igandearekin, Yolanda Arrietak ipuin-kontalarien beste saio bat eskainiko du 11:00etatik 12.00etara, eta 12:15etik aitzina, kristalean egindako pintura.
EGITARAU OSOA
Kondestablearen jauregia
Azaroak 6, osteguna. 10:00 – 13:00
o Ipuin-kontalariak: Eneko Haritza (4 saio)
o Ilustrazio-lantegiak: Gaston (4 saio)
o Saioak: 10:00 – 10:30, 10:45 – 11:15, 11:45 – 12:15, 12:30 – 13:00
Azaroak 7, ostirala. 10:00 – 13:00
o Ipuin-kontalariak: Maider Galartza (4 saio)
o Ilustrazio-lantegiak: Maite Gurrutxaga (4 saio)
o Saioak: 10:00 – 10:30, 10:45 – 11:15, 11:45 – 12:15, 12:30 – 13:00
Laba (Gazteluko plaza)
Azaroak 7, ostirala:
o 17:30 – 18:30: Ipuin hegalariak. Maider Alcelay (3 urtetik gorakoendako)
o 19:30 – 20:30: Maider Alcelay (helduendako ipuinak)
Azaroak 8, larunbata:
o 10:30 – 11:30: Etxepare saria
o 12:00 – 13:00: Ortzi-mugan. Ameli ipuin-kontalaria: musikaz girotutako ipuinak
o 17:30: Kiribil konpainia. Kirikiño haurrendako ikuskizuna.
o 19:30: Ameli ipuin-kontalaria, musikaz girotutako ipuinak
Azaroak 9, igandea:
o 11:00 – 12:00: Yolanda Arrieta (ipuin-kontalaria)
o 12:15etik aurrera, kristalean egindako pintura