Laura Aznal parlamentariak aurrekontuen itunean lortu dituzten neurri zenbaiten berri eman nahi izan du: helduen euskalgintzan A2 eta B1 mailen doakotasuana, Faltzesko ikastetxearen D ereduaren irekiera, Gizarte Asegurantzako ikuskaritzaren eskumena lortzeko asmoa eta etxebizitza parkea eta osasungintza sektoreak indartzeko planak, besteak beste.