Hiru eguneko greba deialdiaren lehena abiarazi dute gaur Lanbide Heziketako ikastetxeek. Hezkuntza komunitate osoak jakin dezan zer gertatzen ari den informazio-piketeak egin dituzte eta zenbait zentrotan elkarretaratzeak ere bai. Eguerdian hezkuntza departamentura gerturatuko dira protesta egitera eta 15:15ean Baluarteko plazan eginen dute elkarretaratze zaratatsua.
Lanbide Heziketako irakasleak grebara deituak daude gaur, bihar eta etzi. Hezkuntza Departamentuari egozten diote murrizketak aplikatu izana eta horrek ikasleekiko arretan eragina izatea. Izan ere, lehen mailatik izaten dituzte aurten harreman zuzenak enpresekin, praktikak egiten dituzte ikasleek. Eta horiek kudeaketa egiteko lan ordu gutxiago dituztela salatzen ari dira. Lanbide Heziketa Duala ziklo guztian aplikatuko zela pasa den ikasturteko amaieran, ekainean iragarri zuen Carlos Gimeno buru duen departamentuak, hori bai, baliabide gehigarririk ez duen ezarri. Steilas sindikatua gogor ari da hezkuntza kontseilariak hartu duen jarrerarekin, propaganda haizatzea leporatuta: izan ere, ikasturtea hasi zenetik zenbait ekimen egin ditu Lanbide Heziketako zenbait zentrotan, baina era berean murrizketak aplikatzen ari zatzaizkie. Irakasleak mobilizatzen ari dira egiten ari den kudeaketak kalteak baino ez dizkielakoan eragiten eta joan den ikasturte amaieran Bigarren Hezkuntzako Zuzendarien Elkarteak ere ohartarazi zuen onurarik gabeko aldaketak proposatzen ari zela. S
Lanbide Heziketa borrokan ari dela ikusaraziko dute kalean. 08:00etatik piketeak egiten ari dira ikastetxeetan, 20 inguru dira Lanbide Heziketakoak. Eguerdian elkarretaratzea eginen dute Hezkuntza Departamentuaren aitzinean eta 15:15ean Baluarten elkarretaratze zaratatsua iragarri dute. Lau sindikatu ari dira greba sostengatzen: Steilas, LAB, Comisiones Obreras eta ELA. Praktiken kudeaketarako, ikasleekin zuzeneko harremana izateko, finean, tutoretzarako lan ordu gehiago exijitzen ari dira. Baita giza-baliabide gehiago ere.
Ane Apezetxeak Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.