Paxkal Irigoyen (XAK): "Ene eta gure inguruko paisaia eta kezkei so egindako abestiak egin ditut"

Euskalerria Irratia 2025eko urriaren 30a

Xak ez da disko bat bakarrik, proiektu musikal bat da, besteak beste Bloñ taldetik ezagutzen genuen Paxkal Irigoyen baxenabartarrak osatu duena. Ostegun honetan Zaldiko Maldiko elkartean arituko da, bakarlari formatuan, 20:00etan 

Inguratzen gaituen naturari  eta zeharkatzen gaituzten kezkei begiratzen dioten sei abestirekin atondu du Paxkal Irigoyenek bere lan berria. Xak izenburupean, disko bat bakarrik ez eta proiektu musikal berri bat izendatu du musikari baxenabartarrak. Zaldiko Maldiko elkarteko Hotsegunak egitarauari irekiera emanen dio bere kontzertuak ostegun honetan, urriak 30, arratsaldeko 20:00etan. 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!