Eguzki-lorea, espiritu txarrak uxatzeko landarea

Euskalerria Irratia 2025eko urriaren 30a

Aitor Gartzia eta Irene Seminario @mutilhuerta-ko kideak eguzki-loreaz mintzatu dira Baratzondo atalean

Eguzki-lorea, Carlina Acaulis eta Carlina  acanthifolia landareen izen arrunta da. Ereiten denetik lorea ateratzen den arte bi urte pasatzen dira. Lehenengoan hostoak besterik ez dira ateratzen eta bigarrenean lorea. Lorearen kolore horixka ikusi baino lehen, lorea babesten duen arantzazko armazoia ikusi daiteke.

Espiritu txarrak uxatzeko Euskal Herriko ateetan jartzen da eguzki-lorea. Aproposa da horretarako, izan ere lorea ez da zimeltzen eta beraz, iraupen handikoa da. Lehortzen direnean ere, edertasuna mantentzen dute.

Bere sustraiak konposatu antibiotikoak dituen olio esentzial bat du, ekzemak eta aknea tratatzeko erabiltzen dena, baita sukarra eta beste gaixotasun batzuk sendatzeko ere.

Irrintzi Plazako Baratzondo atalean eguzki-loreaz aritu dira Aitor Gartzia eta Irene Seminario.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!