Zer dira polimeroak eta zertan aplikatzen dira egungo gizartean? Dirudiena baino hurbilago ditugu, ez soilik plastikoetan, baita bestelako material eta objektu askotan ere. Fernando Ruiperez kimiariak zer diren azaldu digu Zientzia uhinak sekzioaren atal honetan: makropartikula oso malguak dira, euren osagaiak aldatuz material eta erabilera desberdinak izan ditzaketenak.