Telesailak

'Pubertat', nerabezaroko sexu erasoei erreparatzen dien telesaila

Miren Mindegia Petrirena 2025eko urriaren 30a

Nerabe batek sexu eraso bat egiten duenean nor da arduraduna? Norena da errua? Leticia Doleraren azken telesailari heldu dio Maria Castejonek 

Denek elkar ezagutzen duten komunitate txiki batean nerabeen arteko sexu eraso bat salatzen da. Egoera horretatik abiatuta, Leticia Doleraren Pubertat telesailak gai arantzatsu bati heltzen dio, erantzun borobilak baino galdera gehiago proposatzen dituzten sei kapitulutan zehar. Maria Castejon zinema kritikariarekin errepasoa egin diogu. Bere iritziz, Dolerak lan paregabea egin du nerabe artean gertatzen den eraso honen inguruan dauden helduak erretratatzen, egungo gizartearen isla ariketa bikain bat osatuz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!