Iñaki Iriartek azaldu duenez, “egungo egoera politikoa duela hamarkada batekoarekin alderatuta ez da asko aldatu”. Bere ustez, funtsezko arazoek bere horretan jarraitzen dute. “Zerbitzu publikoek okerrera egin dute, ertain klasearen bizi baldintzak ez dira hobetu eta etxebizitzaren arazoa ez da konpondu”.
Amaia Izkok nabarmendu duenez, ”nahiz eta egungo sistema politikoan eragitea ez den erraza, ezkerrak badu aukera giza eskubideak bermatzeko eta justizia soziala babesteko”. Abokatu iruindarraren esanetan, “lan kolektiboa eta deshazkundearen aldeko apustua ezinbestekoa da”.