Udazkeneko Errigoraren kanpaina, Ezinbestekoak euskararentzat agerrean, abian da: hiru saski jakiz beterik jarri dituzte eskuragarri. Orburuak, zaintzuriak, piperrak, gozogintzako produktuak, ardoa, olioa... dituzte saski beltzak, berdeak eta gorriak. 60, 65 eta 75 euroan jarri dituzte salgai eta errigora.eus webgunearen bidez eska daitezke azaroaren 13ra arte. Gero, 300dik gora banaketa puntuetan jasotzen ahalko dira, bakoitzak erabakitzen duen horretan. Nafarroako erdialde eta erriberako produktuak dira saksietan sartu dituztenak eta bertako ekoizleak laguntzeaz gainera euskarari bultzada emateko ere baliagarriak dira errigorako kanpainak: salmentaren irabazien %25 euskara laguntzeko bideratzen dute.
Argazkian klik eginda Adriana Urmenetari Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa entzun daiteke.