Digieskola

Porno plataformak, bortxaketa eta sexu-indarkerian eraikitako negozioak

Euskalerria Irratia 2025eko urriaren 22a

Julen Linazasoro hezitzaile digitalarekin batera porno plataformen negozio eredu ilunari erreparatu diogu Digieskola sekzioan

Doakoa bada, norbaiti garesti aterako zaiolako da. Porno plataforma askorekin betetzen den lema da, Julen Linazasoro hezitzaile digitalak azaldutakoari jarraituz. "Interneten aurkitzen ditugun porno plataforma handienak doakoak dira eta iragarkietan oinarritzen dituzten beren irabaziak. Horrek esan nahi du ez dutela inolako kontrolik edo moderaziorik egiten plataformara igotzen diren edukien inguruan". Adibide gisa, PornHubek sortzen dituen iragarki inpresio kopurua jarri du Linazasorok: egunean 4,6 milioi publizitate inpresio ditu, hilabetean 40 milioi dolarretako irabazietan itzultzen dena. Hala, plataforma hauentzat edukiak zer dakarren baino, ahal bezain eduki kopuru gehien edukitzean datza gakoa. Plataformako arduradunek "eskuak garbitzen dituzte" eduki-kontrolaren inguruan, "edukiak erabiltzaileek igotzen dituztela argudiatuz, eta ez beraiek". 

Kontrol ezak zulo ilun bat irekitzen du, non indarkeria, bortxaketak eta abusuak ohiko eduki bilakatzen diren. "Plataforma hauetan agertzen diren edukietako asko benetako bortxaketak dira. Eta hauek jasan dituen biktima batek, adibidez, bideoa ezabatzeko eskatzen badu, plataformak frogarazi egiten dio alde batetik, bera dela; eta bestetik, bortxaketa hori jasan duela". Biktimari eskatzen zaizkio azalpenak, beraz. Guzti honen atzean dagoena enpresa erabakiak direla azpimarratu du Linazasorok.  

 

 




EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!