Ane Segurola, Saguxar: "Nire musika ametsen munduarekin lotzen dut"

Miren Mindegia Petrirena 2025eko urriaren 22a

Saguxarrek kontzertua emanen du gaur 19:30ean Laban, Musika Zuzenean ekimenaren 15. urteurrenaren harira

Musika Zuzenean ekimenak 15 urte bete dituela ospatzeko, 15 egunez 15 kontzertu antolatu dira Euskal Herriko herri eta hiri desberdinetan. Gaur Iruñeko Laba aretoa izanen du oholtza. Egun Motelak kolektiboaren pintxaldiarekin hasiko da emanaldia eta ondoren, 19:30ean, Saguxarren txanda izanen da.  Ane Segurola musikaria irundarra da Saguxar izen artistikoaren atzean dagoena. 

Poparen, dream-poparen eta elektronikaren uretan murgiltzen den Sei mila urte diskoa urte hasieran plazaratu zuen musikari irundarrak, eta ordutik han eta hemen kontzertuak ematen dabil, bidea irekitzen, saguxarren moduan, iluntasunean aurrera psoinua gidari duela. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!