BiYou egitasmoaren bitartez artea, gizarteratzea eta ekonomia egiteko modu berri bat aldarrikatu nahi ditu Bidean Fundazioak. 16 artista aritu dira desgaitasuna duten pertsonekin elkarlanean eta estanpazioak sortu dituzte kamisetetan, ur-botiletan eta poltsetan salgai jarri dituztenak. Desgaitasuna duten pertsonen sortze-gaitasuna balioetsita geratu da proiektuan. Bidean.es webgunean eskura daitezke haien diseinuak dituzte produktuak.