Julio Villanueva (Stop Zundaketak): "Hirugarren alternatibatzat aurkeztu dutenak ere kalte ekologiko ikaragarria sortzea dakar"

Maialen Huarte Arano 2025eko urriaren 22a

Espainiako Gobernua aztertzen ari da Abiadura Handiko Trenaren ibilbidea zein izan daitekeen eta azkeneko hilabeteotan hirugarren auekra bat aztertzen ari da: Aralar alderik alde zulatu beharrean inguratzea litzateke mahai gainean jarritakoa. Aukera hori hobetsi aurretik zundaketa lanak egin behar dituzte lurra egokia izan daitekeen aztertzeko. Stop Zundaketak plataformak ohartarazi du Bakaikun hasi daitezkeela lanetan eta Udalei eskatu diete ez ditzatela baimenik eman: "Udalak ez daitezela lan horien parte izan eta ahal duten heinean ekidi ditzatela. Herritarrei ere adi egoteko eskatzen ari gara", azaldu du Julio Villanueva Stop Zundaketak plataformako kideak. 

Abiadura Handiko Trenaren inguruko azken berriak dira:  Espainiako Gobernuak hirugarren aukera gisa planteatutakoa gero eta indar handiagoa hartzen ari da. Aralar zulatu beharrean, Aralar inguratzea ekarriko luke. Hori horrela, jakinarazi berri du laster abiatuko dituztela lan horiek aurrera eraman ahal izateko beharrezkoak diren zundaketa lanak. Nafarroan, Bakaikun dira egitekoak. Hirugarren alternatiba gisa planteatutakoa ere gaitzetsi dute abiadura handiko trenaren kontrako eragileek: "Agerikoa da Aralarri eragiten diola eta eraso ekologikoa antzekoa dela", adierazi du Julio Villanueva Stop Zundaketak plataformako kideak. Zundaketa lan horiek abiatuko dituzten herrietako udalei eskatu diete ez ditzatela baimendu eta ez dezatela laguntzarik eskaini. Era berean, herritarrei adi egoteko eskaera ere egin dute: "Edozein momentutan iritsi daitezke langileak lur eremu horietara. Horren berri izanez gero gurekin harremanetan jartzeko eskaera egiten diegu bizilagunei", adierazi du. Abiadura handiko trenik behar ez dela sinetsirik daude: "Beste azpiegitura handi asko bezala honek ere ez du zentzurik", nabarmendu du. Euskalerria Irratian Julio Villanuevari egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!