19:00etan Kondestablearen Jauregian antolatu du Ahal Dugu Nafarroak eztabaida-mahaia: Gaza, Bardea eta memoria demokratikoa izenburua izanen du. Ahal Duguko komunikazio arduradunari egin dio elkarrizketa Euskalerria Irratiak:
Zer landuko duzue gaurko mahai inguruan?
Hiru ardatz nagusiz arituko gara izenburuak berak dioen bezala: Gazan gertatzen ari denaz, Bardeako tiro poligonoaren eraginaz eta memoria demokratikoa eskuratzeko beharraz. Hiru gai desberdin direla eman dezake, baina badute lotura. Gerra, genozidioa, sufrimendua... horiek ezagutu nahi ditugu, nazioarteko egoera zein den ezagutu, gure inguruan gertatzen ari dena eta memoria demokratikoan bakearen beharraz hitz eginen dugu, baina benetako bakea justiziatik eta erreparaziotik etorriko dela jakinda.
Hausnarketak egiteko aukera izanen da beraz gaur.
Bai. Garrantzitsua da. Izan ere, uste dugu Palestinako gatazkako irtenbidea ez dela goitik etorriko, alegia ez dela gobernuetatik etorriko. Horretarako herritarrak kalean egoten segitu behar dugu presio eta elkartasuna adieraziz. Hausnarketa etorri behar da sufrimendua ez normalizatuz. eztabaida bizirik mantentzea da bideetako bat. Ez dezagun genozidioa ahaztu eta ez dezagun normaltzat hartu justizia eza. Ahal Dugu Nafarroatik Gizarte Gela sortu dugu pentsatzen dugulako gaietan husnartzea eta eztabaidak egitea beti dela aproposa herritar kritiko eta informatuak izateko.
Bardeako tiro poligonoak sortzen dituen arriskuez ohartarazteko mapa bat osatuko duzue.
Palestinan gertatzen ari dena zerbait urruna bezala sumatzen ahal dute askok, baina berez, gure inguruko errealitatearekin badago lotuta. Tiro poligono batean probatzen diren armak gerretan erabiltzen dira. Gure ardurez ere hausnartu nahi dugu.
Elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.