Leire Mtz. Etxeberria: "Bazterrak nahasten ditugula esaten digute maiz feministoi, ba horixe eginen dugu sekzio honetan"

Euskalerria Irratia 2025eko urriaren 16a

Leire Martinez Etxeberriak urte asko daramatza berdintasunaren alorrean jarduten, eta hala ere "inpostorearen sindromea" daukala dio. Berdintasunaren alorraz ikuspegi informaletik helduko dio 'Bazterrak nahasten' sekzio berrian

Berdintasunaren inguruko gaiak, gaurkotasuneko albisteak, fikzioak eta bestelako kontuak izanen ditu solasgai Leire Martinez Etxeberriak Irrintzi Plaza saioan izango duen Bazterrak nahasten sekzio berrian. Modu informalean arituko da kontu guzti horien bueltan, izan ere "saltseatzea" gustatzen zaio berdintasun teknikariari. Urteak daramatza Equala berdintasun aholkularitzan lanean eta hala ere, aitortu digunez, oraindik "inpostorearen sindromea" jasaten jarraitzen du. Iruzurtiaren sentimendu hori astinduko du, hala ere, Bazterrak nahasten atalean. Hilabetean behin izanen dugu Irrintzi Plaza saioan, guzti honen bueltan hitz egiten. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!